Gazteria

SEIREN UDAZKENA BIDEOKLIPA

Hemen duzue Hodei Zambranok egindako Seiren taldearen bideoklip berria | Izan zintudan kantua

VOTA POR IZASKUN EN GAUDI MODELS VIP

Modelo: Izaskun Etxebarria Garcia- Maquillaje y peluqueria: Julene Rekagorri- Complementos y Estilismo: MªMaria Jose Requejo -Fotografia: Luis Mejias Abellan

Mañana es el último día de votación. Izaskun Etxebarria, una joven zornotzarra está participando en el certamen “Belleza absoluta” de modelos para la firma Gaudi Models VIP. Necesita la ayuda de sus vecinos-as para que votéis por ella en la página de facebook del concurso antes del 25 de enero. El premio es un book fotográfico profesional en Barcelona, lo que le puede abrir las puertas para futuros trabajos. Recordad, hay que votar antes de este viernes aquí.

‘Txapela Buruan’ saiorako lau aukeratuen izenak

Iragan ostiralean EITBren Bilboko egoitzak aurki ETB-1en estreinatuko duten “Txapela Buruan” saioaren castinga hartu zuen Zornotzako Pausa enpresak. Ehunka gazte aurkeztu ziren bertara, eta egun osoko lan saio luzearen ostean, aukeraketa prozesua abiatu zuten saio berri honetako arduradunek.
Asteburuan gogoeta luzea egin dute, eta dagoeneko baditugu lau aukeratuen izenak. Bi neska bizkaitar eta Oiartzungo eta Gasteizko bi mutil gaztek egingo dute bidaia.
Otsailean abiatuko dira Europa aldera, eta martxoan hasiko dira saioa emititzen.
Saioaren egitura

Lau gazte hauek 15 egunetako InterRail bidaia egingo dute, eta Europan barrena izandako abentura erakutsiko du saioak. Hautagaiek jende eta leku berriak ezagutuko dituzte, eta gu haien esperientziaren lekuko izango gara.

GOIAITZ (Oiartzun)

-18 urte

-Bidaiatzea gustuko du

-Mendizalea

-Mutil irekia; leku berriak eta jende berria ezagutu nahi ditu.

IRATI (Durango)

-19 urte

-Ikus entzunezko komunikazioa ikasten du

-Kirola egitea gustatzen zaio

-Ingelesez hitz egiten du

MAITANE (Gernika)

-20 urte

-Itzulpengintzako ikaslea

-Hizkuntzak gustatzen zaizkio, baita bidaiatzea ere

-Ingelesez eta frantsesez hitz egiten du, eta italiera eta alemanera ikasten dabil

IENEKO (Gasteiz)

-24 urte

-Antzerki konpainia batean egiten du lan

-Kirolaria

-Abenturazalea; ez du monotonia atsegin

800€ sarietan Inauterietako Bideoparodia lehiaketa!

800€ sarietan Inauterietako Bideoparodia lehiaketa!

Ondo irakurri duzu, 800€ irabazteko aukera duzu oraingoan. 18 urtetik gorakoentzat pentsatutako lehiaketa da. Pentsatu ondo imitatzen duzuen pertsonai hoietan, edo barregarria iruditzen zaizuen egoera baten. Bideoan grabatu, nahi baduzu editatu, musika gehitu, titulua jarri eta aurkeztu. Hiru sari desberdin egongo dira: Epaimahaiarena, publikoarena eta euskarazko bideoparodiarik onenarentzat.

Hemen daude bideoparodia baten adibide batzuk.

Lagunekin batu eta lan ederra egin sariak lortzeko. Bideoak proiektatuko dira, otsailaren 8an 23.00etatik aurrera. Eta saria banaketa ere egun horretan izango da, DJ eta guztiz.

Oinarriak
Izen emate orria

Txapela buruan kastinga

ETB. 10:00etan ireki ditu ateak EITBren Bilboko egoitzako Multibox aretoak. Ordu horretan sartu dira “Txapela Buruan” saiorako lehen hautagaiak. Euria den arren, harrera gaztez beteta dago, eta 18:00ak bitartean ehunka lagun pasatuko dira bertatik, castingeko galderak erantzun, eta abentura berri bati ekiteko.

Martxoan estreinatuko du ETB-1ek ‘Txapela Buruan’ Zornotzako Pausa enpresaren saio berria. Lau gaztek Europan barrena egingo duten bidaia erakutsiko du. Dena prest dago: 15 egunetarako InterRail txartelak, ibilbideak, aterpetxeak, bisitatuko ditugun tokiak, ezagutuko ditugun euskaldunen kontaktuak, etab. Dena den, oraindik garrantzitsuena falta zaigu… ZU! Zu izan zaitezke lau gazteetako bat!

Beraz, 18 eta 30 urte artean badituzu eta euskaraz baldin badakizu, parte hartu zatoz 18:00ak baino lehen EITBren Bilboko egoitzara, eta etorri gurekin bidaia zoragarri honetara. Gainera, Gaztetxartela eramanez gero, iPad mini baten zozketan parte hartuko duzu! 15 egun Europan zehar, trenean bidaiatuz, motxila gainean, eta gainera, dena doan! Bidaia osoko gastuak ordainduta dituzue, hau da, InterRail paseak, dietak, lo egiteko lekuak eta bisitatuko ditugun lekuetako sarrera guztiak. Eta trukean, zer eskatzen dugu? Abenturarako gogoa izatea, leku berriak eta pertsona desberdinak ezagutzeko aukera ondo aprobetxatzea, eta gozatzeko grinarekin etortzea, besterik ez.

EZ GALDU ZURE TRENA!!!!!

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2013

Ir arriba.