Berriak

Bizkaiko 400 ahots baino gehiagok tributo kontzertu bat eskainiko diote Ken Zazpi taldeari Amorebieta-Etxanon

• “Ken Zazpi Ahotsez” larunbat honetan izango da, irailak 29, iluntzeko 20:00etan.
• Koru musika, musika sinfonikoa, dantza, antzerkia, poesia eta ikus-entzunezko arteak nahastuko dira ikuskizunean

Amorebieta-Etxano izango da “Ken Zazpi Ahotsez” ikuskizunaren agertokia. Abesbatzek Euskal Herriko pop musikako talde ospetsu honi omenaldi bat egingo diote irailaren 29an, 20:00etan, Zelaieta pilotalekuan.
Pop euskalduneko talde ezagun honi karrera oso batean egindako lana aitortu nahi zaio. Ikuskizunean taldearen musikak egindako bidea ikusiko da, bereziki egun honetarako sortuko bertsioak entzungo direlarik. Agertokian hainbat diziplina elkartuko dira: koru musika, musika sinfonikoa, dantza, antzerkia, poesia eta ikus-entzunezko arteak.
“Ken Zazpi Ahotsez” emanaldi honetan 400 ahots bilduko dira, Bizkaia osoko abesbatzetakoak eta adin guztietakoak (Bilbo, Santurtzi, Algorta, Sondika, Zamudio, Derio, Mungia, Basauri, Zornotza, Ugao, Markina, Gorliz eta Bakioko abesbatzetakoak); eta ahotsez gain: “Piccolo String” ganbera orkestra; Celia Baños piano jolea; eta dantza garaikideko “Biarte Dantza Eskola”ko dantzariak. Guztia Azucena Molina aktorea lagun dugula eta Ius Perezen musika moldaketekin eta bere gidaritzapean.
Ikuskizuna, Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatu du eta Amorebieta-Etxanoko Udalak lagundu. “Ongi Etorri Errefuxiatuak!” plataformaren alde egingo da.
Sarrerak Bizkaiko Abesbatzen Elkartean daude salgai (Egaña kalea 18, 1- Bilbo- Tel. 944244045) eta leihatilan.
Ahots hauek berriro entzun ahal izango dira abenduaren 30ean Barakaldo Antzokian.

EL ESPECTÁCULO DE MARKELIÑE “EURIA (LLUVIA)” INICIA EN SEPTIEMBRE SU RECORRIDO INTERNACIONAL

La compañía Markeliñe viajará esta semana a Santos (Brasil) para participar en el Festival Mirada 2018, con el espectáculo familiar “Euria (Lluvia)”. Será la primera vez que esta
propuesta, ganadora del Premio FETEN 2017, se vea fuera de nuestro territorio y lo hará en doble sesión, el 15 de septiembre, en el Teatro Guarany de Santos.
Markeliñe presentará un trabajo que habla de ese tiempo necesario en el que la tristeza nos acompaña para calmar lo que nos duele y, poco a poco, adaptarnos a la nueva situación. Que
las pérdidas, grandes o pequeñas, son un hecho natural. Y que esta circunstancia de la vida, también debería ser explicada en la infancia.
En octubre, el Festival 10, 100, 1000 Stories de Bucharest será el siguiente destino donde“Euria (Lluvia)” abra sus paraguas y gota a gota, llene de emoción su escenario.
Markeliñe conoce bien ambos festivales ya que en el 2016 actúo en el Festival Mirada con el espectáculo “Andante” y en el caso de Bucharest, será la tercera vez que la compañía toma
parte en este festival: 2015 “La isla desconocida” y 2017 “La vuelta al mundo en 80 cajas”.

Un grupo de estudiantes de ingeniería prueban su prototipo en Amorebieta

Formula Student, es una competición entre universidades internacionales con prototipos de coches. Estos jóvenes de la Escuela de Ingenieros de la UPV prueban hoy su prototipo eléctrico en el parking de camiones de Amorebieta antes de ir a competir a Montmeló.

KOADRILEN BAZKARIA IZAN DA GAUR

300 gazte inguru batu dira bazkaltzeko eta jai giroan murgiltzeko gaur. Hemen duzue gure herriko gazteriaren argazkiak.

Pala partidak, herriko txapelketa

Herri mailan irabazleak ETXABE-JAIO 25-15

Lehenengo mailan LEO-JON 25-15

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2018

Ir arriba.