Bostgarren edukiontzia

Zubikurtxe, Nafarroa eta Larreako bizilagunek zabor organikoa bosgarren edukiontzian uzteko aukera izango dute

Amorebieta-Etxanoko biztanleek zabor organikoa gaika jasotzeko bosgarren edukiontzia ezartzeko asmoa du Larrea auzoan, Nafarroan eta baita Zubikurtxe inguruan.

Helburu horrekin datorren hilean sentsibilizazio eta kaptazio kanpaina abiatuko du, herritar guztiak informatzeko eta sentsibilizatzeko. Izan ere, epe laburrean herriko beste auzoetara zabalduko da bosgarren edukiontzia.

David Latxaga Amorebieta-Etxanoko alkateak herritarrak gonbidatu nahi ditu kanpainan parte hartzera, “zabor organikoa bereiztea erraza, merkea eta onuragarria delako”.

Artículo anteriorEL BILBAO BASKET SE PRESENTA EN SOCIEDAD ESTE DOMINGO EN AMOREBIETA
Artículo siguientePINCHOS JAPONESES EN MANGAMORE