BIZKARGIKO EGUNEAN DANA EZ ZAN BERTAN BEHERA GERATU

Bidalitako gutuna:
Egun batzuk pasau dira Bizkargiko santikurtzetako egun haizetsua ia-ia dana kakaztu ebanetik eta, horren ondorioz, oroitzen garanetik -1983tik hona- betiko txosna lehenengoz desmontau behar izan genduala, besteak beste, segurtasunagaitik.

Halanda be, in stremis, programako zati bat burutu ahal izan genduan eta txistulariak, hitza bertsolarien kantuen bidez, trikitilariak eta Etxanoko Nagusiak aginte-makila jaso eta lurrean sartu eban. Era berean, ekitalditxoa aprobetxatuz, Bizkargi Gogoratuz Elkarteak buruan darabilen ideia jakinarazo eban. Hau da, Bizkargiko tontor bueltako lurrak txukuntzeko proposamena aurkezteko asmoa dogula inguruko herrietako udaletan, Larrabetzun, Mogan, Muxikan eta Zornotzan.

Horretarako, komenidu deusku herri horreetako jentea ezagutzea, bertara goazenean herri horretako laguntzagaz joan gaitezan. Esan behar dogu, Bizkargin helburu horregaz Larrabetzuko zinegotzi bat hurreratu jakula eta gure asmoa dala herri horretatik.

Proposamena apur bat sakonduz zera da: tontor inguruan, 525 metroko kotatik gora, txukun egoteaz gain, bistak libratzea, hurrengo belaundiei begira, landareria eta bertako zuhaitzak ahal dan neurrian mantenduz. Holan Hegoaldera Zornotza, Oiz eta Durangaldeko mendilerro osoa, Gorbeia eta abar bista-bistan egongo lirateke eta Iparraldera Gernika, Urdaibai, Mugialdea, Txoriherri eta Ibaizabalen itsosoratzea ikusiko geunkez. Jakina, Bizkaiko lurraldearen erdi-erdian gagoz.

Esan behar dogu, proposamen hau minimoetakoa dala eta udal desbardinak harago badoaz, gure aldetik, bikain baino bikainago ikusiko geunkela.

Ingurumen aldetik, ermitatik hain hur dagozan lurretan egiten diran sarraskiakaz amaitu behar dogu, inguru historiko horrek merezidu daualako.

Esan beharrik ez dago, proiektu honegaz baten bat interesaturik badago gugana etortea baino ez daukala.

Bizkargi Gogoratuz Elkartea

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2016

Ir arriba.