Bizkaiko Kluben arteko Pala Txapelketa 2012

Zierbenako frontoian jokatu ziren Bizkaiko kluben arteko finalak gomazko paleta modalitatean. Lehenengo partiduan B Mailako finalak jokatu ziren. Txapeldunak Amorotoko gazteak atera ziren 25 eta 19 irabaziz Basauriko Bidebieta klubeko bikoteari.
Horren ondoren A mailako finala jokatu zuten Amorebietako BETIKO JOKALARIAK klubeko bikoteak eta Bermeoko ARTZA klubeko bikoteak. Partidu erraza itxaroten zen Amorebietako taldearentzat, baina azkenean kostata 25-23 irabazi zuten. BETIKO KOKALARIAK klubeko pilotariak Iker Hormaetxe eta Eñaut Berasaluze izan ziren. Partidua hasieran erraz joan zen, tanto takadak Amorebietakoen alde joan baitziren, baina 16-10 zihoazenean Eñaut Berasaluzek (Berasaluze VII pilotaria) min hartu zuen ezkerreko txorkatilan. Hamar minutu geldi egon ondoren, partidua bukatzea erabaki zuen eta herrenka egon arren eta bermeotarrak aurrelariari eraso egin arren, azkenean 25-23 irabazi zuten. BETIKO JOKALARIAK klubeko presidentea, Yon Intxausti urduri egon zen ezbeharra gertatu zenetik, baina partidua amaitu ondoren lasaitasuna galanta hartu zuen bere klubeko jokalariak txapela jaso zutelako.
Klub honen 5 urteko ibilbidean 3 aldiz irabazi dute Bizkaiko txapelketa. Ez da marka makala. Zorionak eta ekin aurrera!!!

Artículo anteriorLagun Onak Pilota Elkartea 2012-2013
Artículo siguientePRESENTACIÓN LIBRO DE LA HISTORIA DEL ZORNOTZA ST