Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Zornotzan

AMOREBIETA-ETXANOKO KANPORAKETA
AZAROAREN 4AN, ZELAIETA ZENTROAN, 17:30etan

Datorren domekan, azaroaren 4an, izango da Bizkaiko Bertsolari Txapelketako bosgarren eta azken kanporaketa Amorebieta-Etxanon. Orduan jakingo dogu, beraz, zein hamar bertsolarik abestuko daben finalaurreetan 2010ko finalistakaz batera.


Unai Ormaetxe: Bizkaiko Bertsozale Elkartetik Bertsolaritza irakaslea hezkuntza arautuan.Bertsotan ikastolan hasi zan eta bertso-eskolan Jon Lopategigaz. Gerorabakarrik landu izan dauan arren, kirolagaz uztartu izan dau. 16-17 urtegaz hasi zan txapelketetan, 18-23 urte artean Exkixuko bertsolaria izan da. Bertsoa tresna izan da berantzako, rock talde bateko partaidea izatea izan da motibagarriena.

AMOREBIETA-ETXANOKO KANPORAKETA
AZAROAREN 4AN,
ZELAIETA ZENTROAN, 17:30etan

BERTSOLARIEK EGIN BEHARREKO LANA
Kanporaketetan eta ordena honetan:
• 8ko nagusian ofiziotan 3na bertso
• 8ko txikian ofiziotan 3na bertso
• Bakarkako lana:
• Puntua emonda bertso bi zortziko txikian.
• Puntua emonda bertso bat zortziko txikian
• Kartzelako lana: Gaia emonda hiru bertso doinu/neurri librean
Saioko irabazleak ziurtauta dauka finalaurrekoetarako pasea, gainontzekoak,
puntuazinoaren arabera eukiko dabe finalaurretara pasetako aukerea.

SARRERAK
www.bertsosarrerak.eu webgunean edota saioan bertan lehiatilean.

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2012

Ir arriba.