Bidegurutzean “La Patata”, hil ala bizi.

Herri baten hazkundea modu eraginkorrean garatu dadin bere historia kontuan hatu beharra dago;inolaz ere ez handigurak,ez eta beste interes ilunik. Eta Zornotzan zer? Bizkargi mendiaren izenak Bizkai–erdi esan nahi du, mendi hau benetan baita gure herrialdearen erdi geografikoa. Bertako urak Ibaizabalera egiten dute bidea Garitondo eta San Bartolomo errekatxotatik. Ibaiertz honetan, antzina batean, zubi bat eraiki zuten, baita etxeak ere: Zubietxea eta Zubiondo bai behintzat. Bizkagiren oinetan, gizaldiak pasa ahala Zornotza herria kokatuz joan zen, errepideak finkatuz zihoazen einean, Bizkai erdiko bidegurutze bilakatu zelarik. Bertatik igarotzen baizen norabidea askotako errepide sarea.
Erreboluzioa ekarri zutenak, pasa den gizaldian, gasolinazko karruajiak, autoak eta Kamioiak, izan ziren. Era berean, industri garaipenak eta bere interes ekonomiko nagusiak sortu zuten produktuen garraioa eta auto joan-etorriak ikaragarriak izan ziren. Gure herriaren kokapena dela eta, Zubietxearen inguruan jiraka ikusi eta jasan behar izan ditugun auto-kamioi ilarak izan dira zornotzarrok garai horretan ordaindu dugun tributu astuna garapen industri-ekonomikoaren zerbitzuan. Arrisku, zarata, arnasten zen atmosferaren kutsadura,eta guzti honek ekar dezaken osasun arazoak ahaztu gabe.
Errealitate guzti hau gogoratu eta beraren lekutasuna emateko, Andres Nagelek zortzi metro alturako eskultura sortu zuen, bere sabel errimean Amorebieta letrak, sakabanaturik, grabatuta dituela. Esan beharrekoa da, lehen aldiz, lan artistiko honek, beren gordintasuna dela eta, beldurra ere sortarazi zuela zornotzarren artean. Esaten denez, zirikatzea, probokatzea, artearen helburuetako bat omen da, eta Nagelek hori behintzat lortu zuen. Gaur egun, aldiz, zornotzar askori zail zaigu gure herria irudikatzea ere egitura artistiko hau gabe, jadanik gure herriaren postala delako. Batez ere, arte modernoan dugun patrimonio bakarra dugulako. Zubietxeko egoera tristea eta gertaera mingarriak gai harturik, artearen edertasuna deskubritu eta ulertarazten digulako.
Orain berriz,Topaketa proiektoaren geriza handiak mehatxu egiten dio jadanik herriko historia den Nagelen obrari. Kontraesan ulerezina bada ere, Topaketa deritzon proiektu batek aldendu eta deshegin beharra, hain zuzen, gizaldi osoko topagune izan zaigunaren sinbolo artistikoa. “La Patata”, gaur egun, berriz, aukera biko bidegurutzean dago. Bat,hil. Kontraesan ulertezina bada ere Topaketa proiektuak aurrera eginez, lekuz aldatzea; edonora dela ere bere identitate artistikoa galduz, gizaldi osoan herritarron topagune izan denaren historia ezabatuz eta Topaketaren izenean hain zuzen. Bi, bizi. Bere identitatea artistikoa galdu gabe Topaketa proiektu horretan integratua izatea.
Amaitzeko, Zubi-Zuri gogoratu dezagun.Pertsona gehiagori erabilgarri izan zedin, Izosaki arkitekto japoniarrak gehigarri bat jarri zion zubi honi eta udalari isuna jarri zioten. Herri duintasunaren arren, beti topagune izan zaiguna Topaketan iraun dezala.
Pedro Berrioategortua.

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2013

Ir arriba.