Bertotik eskura!

Iraunkor elkarteak bertoko produktuak ezagutzera bultzatu nahi ditu herritarrak eta horretarako bideo bat aurkeztu du elkarteak eskaintzen dituen elikagaiekin

Iraunkor elkarteak Amorebieta-Etxanoko eta inguruko ekoizleen produktuak eskuragarriago jarriko ditu Euskal Herria Enparantzan. Ostegunetan 11:30etatik 14:00etara eta 18:30etatik 20:00etara bertoko elikagaiak eskuratzeko parada du nahi duen orok.

Bertoko elikagaiak eta beraien eskuratze iraunkorrago hau herrian ezagutzera eramateko bideo bat sortu dute bazkideen artean. Ostegunetan Euskal Herria Enparantzara hurbiltzen denak hurrengo produktuak aurkituko ditu:
Bertoko ekoizleen eskutik: ‘Errotik’ Etxanoko gazta eta jogurta; “Baserria eta agroekologia” sasoiko barazki eta frutak; “Pili landarak” baratzeko barazkiak; “Napartxiki” Epaltzako marmelada; Billene baserriko okela naturala; ‘Uxarte’ sagardoa eta zukuak; ‘Uixar’ eta ‘Garitza’ txakolinak; ‘Ibarra’ baserriko produktu ekologikoak; ‘Etxegarriaga’ sagardo naturala; eta ‘Urikoa’ eztia.
Inguruko ekoizleen eskutik: ‘Goilurra’ barazkiak; ‘Etxauri’ landako arrautzak; ‘Txaramela’ pasta ekologikoa; ogi ekologikoa ‘Idoia’; ‘Urdaibai kontserbak’ hegaluzea eta antxoak; “Lea Artibai” barazki eta fruta kontserbak; ‘Boga’ garagardoa; ‘Arrabola’ bertoko gutizi naturalak; ‘ELA’ lekale, olio eta azeitunak; “Al Elcaravan” zerealak. Eta aurten San Miguelgo errotan ehotako baserrietako arto-irina eskaintzen hasi dira.

Iraunkor elkarteko bazkide egiteko aukera ere badago. Gainera, aurten, sozioen artean whatsapp talde bat sortu dute eskariak whatsapp bidez egin ahal izateko.
Eskuratu nahi dituzun produktuak idazten dituzu taldean, eta ostegun horretan bertan zure saskia jasotzeko prest izango duzu.
Eskariak ere e-posta bidez egin daitezke, amorebietaetxanoiraunkor@gmail.com helbidera idatziz.

Bideoa hemen
https://youtu.be/f6PbaumMyK4

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2018

Ir arriba.