BERDINTASUN BERBALDIAK: ANE HERNANDO ETA SAIOA GOITIA

BerdintasunBerbaldiak

KINE Zineklubak, Zornotzako Berdintasun Sailarekin elkarlanean, hirugarren aldiz antolatuko du aurten Berdintasun Berbaldiak ekimena. Diziplina desberdinetako emakumeak esertzen dira berbaldietan, moderatzaile baten hariari jarraiki beren sorkuntza-lan profesionalen berri emateko. Lehen edizioan zinema eta arte eszenikoak landu genituen, musika iaz, eta modarekin gatoz aurtengoan.

Horretarako, Ane Hernando eta Saioa Goitia izango ditugu hizlari aurten, modaren eremu profesionalean egiten duten lanaz hitz egiteko. Leire Abaigar kazetariak gidatuta, bi emakume gazteek beren kezka, ardura, ilusio eta motiboak azalduko dituzte. Topaketa azaroaren 23an izango da, ostegunez, arratsaldeko 20:15etan Zornotza Aretoan.

III. EDICIÓN DE BERDINTASUN BERBALDIAK

KINE Zinekluba, en colaboración con el Área de Igualdad de Amorebieta-Etxano, organiza por tercera vez consecutiva los encuentros Berdintasun Berbaldiak. Se trata de un encuentro entre mujeres de disciplinas diversas, que, al hilo de una moderadora, hablan sobre sus respectivos campos profesionales. En la primera edición abordamos el cine y las artes escénicas, el año pasado la música, y, este año, la protagonista será la moda.

Para ello, contaremos con la presencia de Ane Hernando y Saioa Goitia, ambas profesionales del campo de la moda. Bajo la batuta de la periodista Leire Abaigar, las protagonistas de este año hablarán de sus correspondientes ilusiones, trabajos y preocupaciones. El encuentro será el jueves 23 de noviembre, a las 20:15 en el Zornotza Aretoa.

BerdintasunBerbaldiak

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2017

Ir arriba.