BERBALDIAK PROGRAMAREN AMAIERAN MIKEL INUNZIAGAREN KANTALDIA

2014/2015 ikasturteko BERBALDIAK programa amaitutzat joko dugu datorren ekainean, eta urtero bezala amaiera ekitaldi bat antolatuko da. Aurreko bi ikasturteotan egin dugun moduan Harrison hoteleko pergolan izango da, ekainaren 5ean, arratsaldeko 18:00etan. Ekitaldiaren protagonistak, Berbaldietan parte hartu duten berbakideez eta berbalagunez aparte, ikasturtea euskara lantzen eman duzuen guztiok izango zarete. Jakina, ohiko moduan, gonbidatu berezia izango dugu, eta aurtengoan Mikel Inunziaga izango dugu protagonista nagusi; beraz, hurreratzen zareten guztiok haren musika eta kantekin gozatzeko aukera izango duzue.
Horrez gain, baliteke sorpresatxoren bat izatea. Azkenik, gauzak behar den moduan egiteko eta pintxo-poteari ganoraz aurre egiteko: lunch-a.
Nahikoa arrazoi eman dizuegu bertaratu zaitezten, ezta?

Artículo anteriorEAJ-PNV REPITE TRIUNFO CON 8 CONCEJALES
Artículo siguienteETERNIDAD, una obra del taller de teatro del Zornotza Aretoa