BASQUE CULINARY CENTER (BCC): SUKALDATU

Zornotzako Andra Mari ikastolako LH5 eta 6. mailako ikasleentzako Sukaldatu Tailerrak antolatu ditugu Ikastolen Elkartea eta BCC-ren laguntzarekin.

BCC, Mondragon Unibertsitateak, Euskal Sukaldariek eta herri-erakundeek sortutako fundazioa da.

Gainera, hau guztia posible izango da Zornotzako Koralaren laguntzari esker, beraien “soziedadea” utzi baitigute tailerra herrian bertan egiteko.

Elikadurak pertsona baten osasunean eragin handia du. Osasunaren Mundu erakundeak esaten du osasuna mehatxatzen duten hamar arrazoi nagusienen artean, bost elikadurarekin lotuak daudela.
Frogatua dago, famili bat nola elikatzen den zuzenki erlazionatua dagoela sukaldatzearekin.
SUKALDATU egitasmoak haur eta gurasoek, familian, bertako elikagaiak kontsumitzea, sasoiko produktuak erabiltzea eta sukaldaritza osasuntsua bultatzea du helburu.

Abenduaren 2a eta 5a bitartean, egun bakoitzean gela batek bizi ahal izango du esperientzia berri hau.
Menu erraz bat prestatuko da sasoiaren arabera.
Sukaldean diharduten bitartean eta sukaldean aritzea ardatza izanik, ondoko edukiak landuko dira:
• Sukaldatuko dituzten produktuen erosketa egin.
• Elikagaiak eta urte-sasoiak: “bertako” kontzeptua, “garaiko” kontzeptua, ingurugiroa, ekoizpena(baserria, arrantza…).
• Zentzumenak (dastamena, usaimena, ukimena…).
• Oinarrizko elikadura ohiturak.
• Bazkaldu.
• Garbitu (rolak banatu: garbitu, erraztu…).
Goizeko 9etan hasiko da tailerra, Zornotzako San Migel kalean dagoen Eroskin elkartuko garelarik ikasle eta irakasleok ordu horretan.

Artículo anteriorReapertura de la salida a Gernika
Artículo siguienteDerbia begi bistan