Azurmendi jatetxeak gora egin du berriro «50 best restaurant» izeneko zerrendan

Azurmendik (19tik 16ra) eta Etxebarri Erretegiak (10) gora egin dute ‘50 best Restaurant’ zerrendan. Arzak (21) eta Mugaritz (7) euskal jatetxeek, ostera, zertxobait behera egin dute Restaurant aldizkariaren sailkapenean.

Bestalde, Massimo Bottura sukaldariaren Osteria Francescana munduko onena da, Gironako Celler de Can Roca atzean utzita. Zerrendako aurreneko lekuan kokatzen den Italiako lehen jatetxea da.

Osteria Francescana bigarren tokian geratu zen 2015eko edizioan eta zortzi urte zeramatzan aurreneko zortzien artean. Osteria eta Celler jatetxeen atzetik, New Yorkeko Eleven Madison Avenue eta Peruko Central.

Kopenhageko Nomak atzera egin du rankingean. Urteak eman ditu aurreneko hiru postuetan, baina aurten bosgarren kokatu da.

Bestalde, Bartzelonako Tickets zerrendan gora gehien egin duen jatetxea izan da. Albert Adria sukaldariaren lokala 42. lekutik 29. postura igo da.

Munduko 100 jatetxerik onenen zerrenda “sektoreko” 1.000 bat pertsonen botoekin osatzen da. Datorren urtean ‘50 best’ sari banaketa Melbournen (Australia) egingo dute.

Artículo anteriorASAMBLEA SDA 14 DE JULIO
Artículo siguienteBIZKARGIKO EGUNEAN DANA EZ ZAN BERTAN BEHERA GERATU