Azkonarra akatu dute Epaltzan

Gaur goizean azkonarra bat hil dute Epaltzan. Zakurraren tamainako mustelido handia da azkonarra. Karniboro orojalea da eta lurrazpian bizi da beste azkonarrekin batera. Nahiko arazo izan ditu gizakiarekin, arto sailetan egin izan dituen triskantzengatik eta bere ileekin bizarra kentzeko brotxak egin izan direlako. Ez du arazorik bere espezieko kideekin lurralde berean bizitzeko. Nahiko lurralde txikiak hartu ohi dituzte, normalean ez dute 2 Km-ko erradioa gainditzen.
Ganadua ugari den inguruetan ere ugaritasuna emendatzen da. Euskal Herrian belardi eta bailarak hautatzen ditu, pinudi edo eukaliptadien birlandaketak arbuiatuz. Halere beste leku batzuetan eukaliptadietan aurkitzen da, eta estepa, basamortu, inguru zingiratsu eta altitude moderatuetan ere aurkitu izan dira. Beraz, janaria eskuratu eta gordelekuak eraiki ditzaketen inguru guztietan daude azkonarrak.

Artículo anteriorAbierto el plazo para inscribirse en la tercera edición de “Zornotzan JAN ALAI”
Artículo siguienteA por la Txampions!!!!