AUZOLANA ANDRA MARI IKASTOLAN

Gogoan ditut txikitako hainbat bizipen, baserrikoak ditut aita eta ama eta han, baserrian, hainbat egotaldi egiten genituen, bai jolasean eta bai lanean. Azken horretaz hitz egitera natorkizue, beti ezagutu dudalako etxea jendez beteta, lan egiteko prest, senide, auzoko, lagun… umetan, belar sikuak batzen, orain, azken urteotan, txakolina egiteko mahatsa biltzen, DENOK AUZOLANEAN!!
IMG-20140621-WA0006

IKASTOLAN horretan gabiltza, urtean birritan auzolanean aritzen gara atontze-lanak egiten, hormak pintatzen, lurra prestatzen, altzariak lekualdatzen… nagirik gabe eta umoretsu.

Geure esku dago ohitura eta balore horiek mantendu, indartu eta ondorengoei transmititzea, elkarlanean dago oinarria eta GUK ahalegin guztiak egingo ditugu euskaldunona den ezaugarri horrek bizirik iraun dezan.

Artículo anteriorMarmitako lehiaketarako epea zabalik
Artículo siguienteGAUR JAN ALAI PINTXO LEHIAKETA ETB-n EH ZUZENEAN