ATHLETIC 1-EMAKUMEAK 0

Maiatzaren 28a, Emakumeon osasun sexual eta erreproduktiboen eskubideen nazioarteko eguna izan zen eta udalak lau urte daramatzaz, Emakumeon Plataformaren laguntzaz, asteburu horretako larunbatetan emakumeontzako maratoia antolatzen Zubiondo Plaza eta Nafarroa Landetatik zehar.
Aurten ez da egin. Zer dela eta? Maitzaren 25ean, Athleticek Madrilen jokatu zuen Kopako Finalaren ospakizunak Zubiondo Plazan egin ziren eta bi ekimenak prest izateko zailtasunaren aitzakipean Udaleko berdintasun arduradunek bertan behera utzi zuten aipatu maratoia.
Zornotzako Bilgune Feminista ere Athletic zalea da eta pantaila erraldoia jartzea ondo ikusten du baina ez ahal dira bi ekimenak uztargarriak? Ez al ditu Zornotzak espazio nahikoak bi ekimenak egiteko? Gure desadostasunak eta zalantzak behin eta berriz helarazi genien arduradunei baina badirudi beraien ibilbide politikoan oztoporik ez dutela nahi eta modu zakarrez erantzuten ziguten.
Ondorio batera iritis gara, gure Udal gobernariak Athletic dutela beste udal politika guztien gainetik. Hortaz, Zornotzako Bilgune Feministak dei egiten die ekainaren 23an Anoetan jokatuko den Emakumeon Euskal Selekzioaren futbol partida ikustera joateko. Herrian pantaila erraldoia jarri behar badan eta aurrekontuetan ditu nahikorik ez badagoen gu prest gaude auzolanaz antolatzeko… Dena kirolaren lehentasunagaitik!
Ikusiko dugu Berdintasunerako Udal Batzorde berriaren lehentasunak eta funtzioak errealak ote diren. Oraingo honetan ez baita emakume eta gizonen arteko benetako aukera berdintasuna bermatu.

Posdata: Idatzi honekin ez dugu zinegotzi, politikari zein teknikariekin liskarretan sartu nahi, herritarroi gure testigantza eta gure errealitatea helarazi baizik. Beraz, aurreztu itzazuez hedabide honetara Zornotzako Bilgune Feministari zuzendutako erantzunak. Gurekin zuzenean harremanetan jarri nahi izanez gero bfzornotza@gmail.com helbidera idatzi.
Zornotzako Bilgune Feminista

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2012

Ir arriba.