ARKUPE KONTSUMO TALDEAREN 5. URTEURRENA

Badira 5 urte Zornotzako 9 familia gure kontsumo ohiturak aldatzeko erabakia hartu gendula. Harrezkero, martitzen arrastiro, Herriko Plazako izkina batean, arkupean, barazki-otzarak, arrautza kaxak, frutaz beteriko boltsak, baserriko oilaskoak, Etxanoko yogurtak… daukazan postutxua hauen banaketarako montatzen da.

ARKUPE taldean parte hartzen dogun familiok helburu komuna daukagu, sasoiko, tokiko eta agroekologian oinarritutako produktuak kontsumitzea eta, bide batez, gure kulturari hain errotutako baserri eta baserritarrei bultzada emotea, ekoiztutako produktuei irteera emonez eta justuagoak diran prezioak ordainduz.

Gaur egun, 26 familia gara baina hazten jarraitzeko gogoa daukagu. Beraz, taldearen gaineko informazio gehiago gura badozue (taldekide egiteko edo antzeko talde bat sortzeko) gugaz harremonetan ipini, edozein martitzen arrastitan (19:30etatik 20:30era) Herriko Plazatik pasatu zaitekezie edo alaznentzat@gmail.com helbide elektronikora idatzi daikezue.

Gogoratu, kontsumo ohiturak gure gizartea eraldatzeko tresna boteretsuak dirala.

ARKUPE KONTSUMO TALDEA

Artículo anteriorLan bila zabiltza? ¿Buscas trabajo?
Artículo siguienteKarmengo Ama Ikastetxea impulsa su apuesta por el ajedrez en el aula