ARGIA Euskal Dantzari Taldeko emanaldia

ARGIA Euskal Dantzari Taldeko emanaldia
Urriaren 26an (zapatua)
Zornotzako “Amorebieta IV” FRONTOIAN
Arratsaldeko 20:00etan

Juan Antonio Urbeltz (Iruñea, 1940) euskal dantza tradizionalaren ikertzaile eta sustatzaile garrantzitsuenetako bat da. Koreografo, antropologo eta folkloristak Euskal Herriko ohiko dantzen bilketa abiatu zuen 1960. hamarkadan, ondare hori berreskuratzeko, biziarazteko eta berritzeko asmoz.
Tradizioaren iturri zaharretara jo, ongi ezagutu, transmititu bide berriak eraikiz, hauxe izan da Juan Antonio Urbeltzen lan ardatz nagusia 1960. hamarkadaz geroz.
Donostiako Argia dantza taldeko kideekin, hasi zen herriz herri, Euskal Herriko zazpi probintziak zeharkatuz, tokiko dantzak ikasten eta biltzen. Eta oraingo honetan Zornotzara hurbilduko dira, dantza emanaldi bat eskaintzera.

Artículo anteriorAtlético de Madrid B 0-SDAmorebieta 3
Artículo siguienteIrakasleak protestaka

1 COMENTARIO

  1. Dantza taldearen buruz ezan ahal dudan itz bakarrean ZORAGARRIA eta antolakuntza beti bezala ezin obea