ANDRAMARI ZORNOTZAKO IKASTOLA

Andramari Zornotzako Ikastola etengabeko hazkundean dabil, buru-belarri. Horren adierazgarri dira, besteak beste, aurten, ikastolaren 50. urteurrenean, abian jarri dituen eraikina eta metodologia berritzailea.
DBHn ezarritako metodologia berriari erantzuna ematea izan da, hain zuzen, Andramariren azpiegiturak hobetzeko arrazoietako bat.
Gehiago, desberdin eta hobeto ikasi eta erakusteko metodologia da: EKI Digitala.
Ikastolan Protagonista ikaslea da (irakasleen rol-aldaketa nabaria da, beraz). Irakaslea ikaslearen laguntzaile da, ikaskuntza prozesua antolatu, erraztu eta gidatu egiten duena.
Eta, bide horretan, Zornotzako Ikastolak heziketa praktikoaren aldaketa haratago eraman eta metodologia digitala txertatzea erabaki du.
Integrazio pedagogikoaren hautua egin eta metodologia sozio-eraikitzailea bultzatzeaz gain, alor digitala ezagutu eta arduraz jokatuko duten hiritarrak prestatzeko bide zuzenena jarri du abian: murgiltze digitala.
Komunikatzen, norbera izaten, elkarrekin bizitzen, egiten eta ekiten, pentsatzen eta ikasten ikastea: horra hor ikasleentzat nahi dugun bidea.
Zertarako, zer eta nola irakatsi eta ikastearekin koherentzian, ebaluazioaren ikuspegia eta haren praktikak aldatu egin dira: Informazioaren Ezagutza, Ekintza, Komunikazioa, Harreman interpertsonala eta intrapertsonala.
Digitala izateak lana errazten du, material eta jarduera didaktiko guztiak leku berean baitaude; horretaz gain, azpimarratzekoa da ordenagailuak liburuek baino pisu txikiagoa duela; eta, azkenik, ikasle edo irakasleen arteko harremana bultzatzen eta sendotzen du, edozein unetan harremanetan sartzeko aukera eskainiz, zalantzak argitzen laguntzen duelako.

Hobekuntzak, baina, ez dira DBHko etapara mugatu, Haurtzaindegia berritzen ere baitabil Andramari ikastola.
Azkeneko urteetan asko ugaldu dira haurtzaroaren inguruko ikerketak.
Gizarte-aldaketek eragin handia izan dute haurtzaroaren esparruan, hala familien izaerari eta egoerei dagokionez nola egoera ekonomikoari eta lan baldintzei dagokionez.
IMG_1367 (Copiar)
Ikastolok, gaur egungo egoeraren inguruko hausnarketa egin ostean eta horren ondorioz, gizarteari eskaintzen diogun haur hezkuntzaren eredua berritzea erabaki dugu.

Andramari ikastolan HH (0-6 urte) etapa gaurkotu eta egokitu egin nahi dugu. Orain arte daukagunari berrikuntza pedagogikoak gehituz, gure haurrekin lotura egokia izan eta osotasunean ulertu, hezi eta hazteko asmoz.

Amaren sabelean dagoenetik, haurra loturak sortzen ari da, 6-7 hilabete arte azaleratu ez arren. Eta lotura, atxikimendu, hori sustatuko duten elementuak behatu eta ase nahi ditugu ikastolan, umeak atxikimendu ziurra lor dezan. Horrela, umeari esparru lasaia eta lasaigarria eskainiz, umeak gustura abiaraziko du arakatzeko fasea. Etapa horretan, bere ingurua arakatuz barneratuko du behar duen informazioa gehiena.

Betiere ildo horretan, haurren beharrak betetzeko mugimendu askea bermatuko duten material berriak ezartzen dihardugu haurtzaindegian.

Artículo anteriorTres coches calcinados en la calle Bizkargi
Artículo siguienteCARLOS DOCANDO, UN ENTRENADOR CON LOS PIES EN EL SUELO