Erakustaldi bikaina eman zuen Ander Gerrikaetxebarria zornotzarrak munduko mendi-lasterketarik onenean; non eta Zegama-Aizkorri maratoian. 18. Postuan helmugaratu zen 4 ordu eta 15 minutuko denborarekin inoizko ediziorik arinenean. Maila ikaragarria eman dute parte-hartzaileek, nazioarteko espezialistarik onenak biltzen baitira urtero herri gipuzkoarrean, eta bertan izan dugu zornotzarra euskaldunen kalitatea ere itzela dela plazaratzen -4.euskalduna izan da-. 20 urterekin egindako balentria hau ziur ez duela sekula ere ahaztuko. Ibilbide ederra opa diogu Gerrikaetxebarriari Euskal Selekzioaren eskutik.
Registrarse
¡Bienvenido! Ingresa en tu cuenta
¿Olvidaste tu contraseña? consigue ayuda
Recuperación de contraseña
Recupera tu contraseña
Se te ha enviado una contraseña por correo electrónico.