AMOREBIETA-ETXANOKO XXII MIKOLOGIA JARDUNALDIAK

Urriaren 27 eta 28an urteroko mikologi jardunaldiak antolatu ditugu. Aurten, espezie mikologikoen XIII argazki lehiaketa (Luken Solagurenen omenez) eta perretxiko batzea eta erakusketa Zelaieta zentroan egiteaz gain ume txikientzat margotze tailerra eta gaztetxoentzat perretxikoen sailkapen jarduera antolatu ditugu ere. Bi ekintza berri hauek izan duten arrakasta ikusirik datorren urtean ere egitekotan geratu gara.
Larunbat goizean, nahiz eta euria geratu gabe egin, perretxikoak batzeko irteera egin genuen eta baita topatu ere. Horrela igandean 200 espeziez osatutako erakusketa ikusteko aukera izan zuen Zelaieta Zentrora hurbildu zen jendeak.
Inoiz baino jende gehiago hurbildu zen eta horrela aukera izan genuen denok gure afizioa den gai honetaz hainbat solasaldi interesgarri izateko. Argi geratu zen gure herrian perretxikoetarako dagoen afizioa ez dela makala eta jendeak duen jakin mina muga gabea dela. Beraz ondo legoke guztion jakituria eta indarrak bilduz urtean zehar gure afizio hau garatzea. Horretarako, Mikologi Elkartea denontzat zabalik dagoela, gogoratu nahi dizuegu eta esku zabalik hartuko zaituztegula astelehenero, arratsaldeko 18,30etatik 20,00ak bitartean gure Zubibitarteko lokalean.

Argazki lehiaketan sarituak honako hauek izan dira:
1. saria: Pablo Garcia (Basauri)
2. saria: Juan Jose Salas (Amorebieta-Etxano)
3. saria: Jose Angel Mintegi (Igorre)

Bertoko argazkilariak:
1. saria: Mª Mar Prieto
2. saria: Aitor Guarrotxena
3. saria: Patxi Moreno

Zornotza Mikologi Elkartea

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2012

Ir arriba.