Amorebieta-Etxanoko Udalak “Jokoan” mahai-jokoen jaialdia antolatuko du aurten ere

  • “Jokoan” mahai-jokoen jaialdiaren zortzigarren edizioa izango da aurtengoa. Zelaieta Zentroan egingo da abenduaren 2an eta 3an.
  • Aurten “Gaur denok jolastuko gara” izeneko proiektua aurkeztuko da, beharrizan berezien eta dibertsitate funtzionalaren arloan lan egiten duten elkarteei zuzendutako aisialdi inklusibo baterako proiektua da.
  • Iaz 900 lagun gehiagok parte hartu zuten.

Poster JOKOAN 2017

“Jokoan” mahai-jokoen zortzigarren edizioa izango da Amorebieta-Etxanon abenduaren 2an eta 3an. Zelaieta Zentroan egingo da eta adin guztietako jendearentzat zabalik egongo da. Aisialdirako eskaintza desberdin bat erakutsi nahi da, mahai-joko modernoena hain zuzen ere.

Jokoan jaialdiak hainbat gune ditu parte-hartzaileen adinaren arabera bereiziak: fffamilientzako gune bat dago 4 eta 9 urte arteko umeentzat egokia eta baita ludoteka bat ere 9 urtetik gorakoentzat zein helduentzat. Jaialdiaren ordutegia ondokoa da: 11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta sarrera doakoa da.  Jaialdian parte hartzeko ez da beharrezkoa jolasen arauak ezagutzea. Dinamizatzaileek azalduko dizkiete arauak bertaratuei.

Aurten “jolas serioa”rentzat ere tartea egongo da. Hemen jolasa erabili nahi da trebatzeko, ikasteko edota baita estimulazio kognitiborako. Bertan “Gaur denok jolastuko gara” izeneko proiektua aurkeztuko da, beharrizan berezien eta dibertsitate funtzionalaren arloan lan egiten duten elkarteei zuzendutako aisialdi inklusibo baterako proiektua da.  Programa honek mahai-jokoa erabiltzen du elkarte hauetako erabiltzaileak ahalduntzeko eta autonomia emateko.

Aurten gainera euskarazko mahai-jokoetan azpimarra jarri nahi da. Horrela, euskarazko mahai-jokoak bilduko dituen txoko bat egongo da.

Iaz 900 lagun baino gehiagok parte hartu zuten jaialdian. Aurten jende gehiago etortzea itxaroten da. Ekintza Ametxek antolatu du eta aipatutakoaz gain tailerrak eta salmenta postuak egongo dira eta jokoak aurkeztu eta joko sortak zozketatuko dira. Guztira 20 bat jarduera eta 100 mahai-joko baino gehiago izango dituen ludoteka bat ikusgai egongo dira bertaratuentzat.

Egitaraua web orrian dago: www.jokoan.com

Artículo anteriorHILERO ZORNOTZAN NOVIEMBRE 2017
Artículo siguienteSERGIO GÓMEZ, CAFÉ LUXURY, PREMIO EUSKADI AL MEJOR CÓCTEL CON CAFÉ