Amorebieta-Etxanoko Udalak autodefentsa feministako tailer bat antolatu du

• Zelaieta Zentroan emango da azaroaren 21ean 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
• Interesatuta dauden emakumeek azaroaren 2tik 13ra izena emateko aukera izango dute 94 630 01 90 telefono zenbakira deituz edota Udalaren web orriaren bidez.
Amorebieta-Etxanoko Udaleko Gizarte Ekintza Sailak autodefentsa feministako doako tailer bat antolatu du. Tailer hau Zelaietako Ekintza Gelan egingo da azaroaren 21ean.
Udalak emakumeen jabekuntzarako antolatu duen programaren barruan kokatzen da tailerra. Programa honen helburua emakumeen potentzialtasunak garatzea da, orain arte ezagunak ez diren arloetan.
Autodefentsa feministako tailerrak emakume bakoitzaren konfiantza garatu nahi du, biktima papera baztertu eta egoera arriskutsuei aurre egiteko gai izateko teknikak ikasi.
Tailer hau goizez eta arratsaldez egingo da, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara eta zati bi izango ditu. Lehenengo zatian autoestimua lantzeko teknikak aztertuko dira, arlo psikologikoari erreparatuz. Esperientzia pertsonalak adieraziko dira eta erlaxazio teknikak landuko dira beste jarduera batzuekin batera.
Bigarren zatian defentsarako edo erasorako teknika fisikoak landuko dira, lehenengo zatian, psikologikoan, lortutako segurtasuna indartuko dutenak.
Tailer honetan izena emateko epea azaroaren 2an zabalduko da eta azaroaren 13ra arte luzatuko da. Izena 94 630 01 90 telefono zenbakira deituz edota Udalaren web orriaren bidez eman daiteke.

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2015

Ir arriba.