Amorebieta-Etxanoko ikasleek ekonomia zirkularraren onurak aztertu dituzte

• Zornotzako ikasleek hondakinak gutxitu, berrerabili eta birziklatzeari buruzko diagnosi bat egin dute eta herria nola hobetu daitekeen aztertu dute.
• Hurrengo hilabeteetan errepikatu egingo da jardunaldia udal eskola foroan.

Amorebieta-Etxanoko Udalak eta herriko ikastetxeek eskolako Agenda 21 programaren jardunaldi tekniko batean parte hartu dute. Jardunaldi honetan ekonomia zirkularraren onurak aztertu ahal izan dituzte.
Ekonomia zirkularraren helburua baliabideak aprobetxatzea da eta beraz, hondakinak gutxitu, berrerabili eta birziklatzea nagusitzen da. Gai hau ardatz hartuta, urtean zehar, eskola umeek sistema honen aplikazio posibleak landu beharko dituzte herria egunez egun hobetzen joateko.
Jardunaldian Inazio Gonzalok (biologoa eta ingurumen hezitzailea) ekonomia zirkularrari buruzko hitzaldi bat eman zuen ikasle eta irakasleen aurrean.
Amorebieta-Etxanoko Alkateak, Andoni Agirrebeitiak, eta udal arkitektoak, Eider Galarzak, ere parte hartu zuten jardunaldian. Hurrengo hilabeteetan beste jardunaldi bat egingo da udal eskola foroan.

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2018

Ir arriba.