Amorebieta-Etxanok San Silbestre lasterketa tradizionalarekin esango dio agur urteari

• Probak bi modalitate izango ditu; 0 eta 10 urte artekoentzat eta 11 urtetik gorakoentzat.
• San Silbestre lasterketa Zubiondo Plazan hasi eta amaituko da.
Beste urte batez, zornotzarrek San Silbestre lasterketa tradizionalarekin agurtu ahal izango dute urtea. Amorebieta-Etxanoko Udalak lasterketa herrikoia antolatu du, eta parte hartzeko gonbidapena luzatu die herritar guztiei.
Probak bi modalitate izango ditu. Lehenengoa 0 eta 10 urte arteko umeei zuzenduta egongo da, eta 300 metro egin beharko dituzte. Bigarrena 11 urtetik gorakoentzat izango da. Animatzen direnek 4 kilometroko lasterketa osatu ahal izango dute.
Aurten, San Silbestre lasterketa Zubiondo Plazan hasi eta amaituko da. Irteera 16:40an izango da, baina partaideak 15:30etik aurrera pasatu ahal izango dira lasterketan parte hartzeko kamiseten (doakoak) bila.

Artículo anteriorCampaña KILO en El Carmelo
Artículo siguienteUrtza Uriartek idatzi du eguberrietako zorion txartel onena