Amaitu dira Zubizabalako pasarela eraikitzeko lanak

– 80 metro luze da guztira eta, bitartean, sei pausaleku ditu.
– Trenbideekiko paraleloa da pasarela, eta beheko plazaren eta Sabino Arana kalerako irekigune berriaren arteko lotunea egokitu da.
Amorebieta-Etxanoko Udalak gaur zabaldu du Zubizabalako pasarela. Egitura horri esker, hobetu egin da inguruetako auzoetatik, oinezkoentzako gune berriak erabilita, hirigunera ailegatzeko bideetatiko irisgarritasuna.
Pasarelak 7 metroko kota gainditzen du, irisgarritasunaren inguruko araudia beteaz. Luzera, guztira, 80 metro ingurukoa da, eta bitartean sei pausagune egokitu dira.
Trenbidearekiko paraleloa da pasarela, eta beheko plazaren eta Sabino Arana kalerako irekigune berriaren arteko lotunea da. Inguruetako urbanizazioetan daudenen moduko bost farola ezarri dira 320 m2ko azalera duen toki horretan. Sabino Arana kaleko espaloiaren atal batean, irispide berritik zebra-bidera bitartekoan hain zuzen, baldosak jartzeko ere aprobetxatu dira lanok. Aurreikusitako epeak eta aurrekontua beterik burutu dira lanok.

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2015

Ir arriba.