Alex Txikon eta bere taldeak Pumoriko gailurra egin dute (7.161m)

Goizeko 6etan (1ak inguruan) atera dira 3. Kanpalekutik eta 11:29an iritsi dira tontorrera. Haizeak gogor jotzen zuen arren, sentsazio onekin burutu dute.
2018ko urtarrilaren 20a

Gaur, hilak 20, Alex Txikon eta bere taldeak gailurra egin dute Pumorin, hain zuzen ere, “Mendiaren Alaba” bezala ezaguna dugun munduko mendirik politenetako batean. Everest negu gorrian eta oxigeno artifizialik gabe igotzeko ahaleginetan geldialdi bat egin, eta indarrak neurtu eta aklimatazio lanetan jarraitze aldera, Pumori mendian barrena abiatu dira ostegunetik hona.

Gaur, goizeko seietan (hemengo 13:00) atera dira 3. Kanpalekutik tontorrerantz eta 11:29an iritsi dira; ondoren, 11:37an ekin diote jaitsierari. Alexen hitzetan, “asko gozatu dugu, bertatik ikusi dugun paisaia ikusgarria izan da, benetan; haize bortitza baina denok ondo gaude, bai Ali, bai Nuri, bai Temba eta baita ni ere. Mendi teknikoa bere horretan, eta tarteka, arriskutsua”. Behe Kanpalekuko taldeko kideek momentu oro jarraitu dute beraien ibilbidea teleskopikoaren bitartez.

Artículo anteriorVisita al Museo Maritimo con Nagusi Aretoa
Artículo siguienteMaketa lehiaketaren bosgarren deialdia martxan