ALEX TXIKON GAUR ABIATU DA EVEREST GAILURRERA

Alex Txikon alpinistak Everesteko gailurra negu gorrian eta oxigenorik gabe igotzen aurrena izateko saiakerari eutsi dio.

Bi hilabete hauetan egindako lanaren ondoren, mendizale bizkaitarra Behe Kanpalekutik aterako da, munduko gailurrik gorenena inoiz inork egin ez duen gisan igotzeko ahaleginetan.

Sagarmatha gailurraren magaletik, 5.300 metrotara, egunak zeramatzan Alex Txikon eta bere taldea eguraldiaren iragarpenari begira.

Abenduaren 24ean Loiuko aireportutik Nepalerantz abiatu eta 2. Kanpalekuraino ekipatu ostean, Pumori mendia igo (7.100m) igo eta Everesteko 7.850 metrotaraino ekipatu ondoren, gaur, otsailak 21, erronkari egiteko ordua iritsi da. Aupa Alex. Zurekin gaude.

Amaia Larruzea
http://racetracker.es/rt/alextxikoneverestwinter18

www.amorebieta.com – Hilero Zornotzan © 2018

Ir arriba.