ALEX TXIKON BERRIRO MARTXAN

Ez da geldirik egoten. Laila Peak menditik etorri baino ez du egin, bertan tontorra egin duelarik, lehen aldiz neguan, eta berriro doa Alex.
gaur, martxoaren 27an, abiatuko da Himalayako bi tontor egiteko: Lhotse (8.516 m.) munduko laugarrena zortzimilatakoen artean eta Nuptse (7.861 m.) Juanra Madariaga, Jose Carlos Tamayo eta Ramón Morillas izango dira ere espedizio honetan.
Maiatzean bueltatuko da eta ekainean berriro egingo du maleta Pakistaneko Karakorumera joetako: K-2 (8.611 m.) bigarrena zortzimilatakoen artean. Eta agian berriro Laila Peak egingo du handik salto basea egiteko asmoz.
Hau gutxi balitz, urrian Antartidara joateko asmoa du. Eta bidai guzti hauen bitartean handik eta hemendik salto baseak egin nahi ditu eta motorduneko parapentetik ere jausia egin nahi du.
Ez dakit baina, hau irakurrita nekatuta zaudete? Alex-ek duen ahalmena agortezina dela dirudi. Espedizioak prestatu, babesleak bilatu, taldea antolatu, komunikabideen eskaerak bete, entrenamenduak, etxeko enpresan lan egin eta hala ere, denbora du laguneei mesedeak egiteko. Geratzen zaion denbora librea Leire emaztegaiarekin egiten du.
Lagun jatorra da benetan. Hemen eta www.amorebieta.com web orrian izango duzue informazioa guzti honen inguruan

Artículo anteriorEider Eibar ilustratzailea
Artículo siguienteIKER ARRIAGA LLEGA A CASA TRAS DOS MESES DE NAVEGACIÓN EN EL PAKEA BIZKAIA