ALEX SANGRONIZ Belarra batzen uda osoan

Gure baserrietan ohiturak desagertzen doaz apurka apurka. Ez dago abererik eta baserriko belarra ez da behar ezertarako. Baina ingurua garbi eta txukun mantendu behar da. “Segan ez du inork egiten gaur egun, makinagaz ere ez dabe mozten. Horregaitik gure enpresa arduratzen da honetaz”, dio Alex Sangroniz-ek.
Hasieran Zornotza inguruetan bakarrik lan egiten zuten, baina gaur egun edozein tokira doaz euren traktorekin. “Sasoiko lana da. Ekainean hasi eta belarra moztu, buelta eman eta fardoak edota bolak egiten doguz”. Horretarako 4 traktore dituzte. “Bolak egiteko rotoempacadora dekogu, plastikoa jartzeko beste makina bat, eta gero enfardadorak, fardo txikiagoak egiteko”.
Gaur egun baserrietan ez dago behirik. Lehen baserri guztietan esne behiak ziren, orain izatekotan okelezkoak . Belarra ez da sabaira sartzen,ezta metarik egiten. Ia erabat desagertu dira metak gure baserriko inguruetatik, paisaia guztiz aldatuz.
Orain fardoak egiten dira edota bola handiak. “Baina aurrerantzean hori ere ez da egingo. Belarra trituratu egingo da eta bertan utzi, lurra ez du inork ereiten eta. Beleak eta mikak gero eta gehiago ikusten dira baserri inguruetan, baserritar gutxi daudelako, baserrietan bizi arren. Egotekotan ez dago txorimalorik ere ez”.

Artículo anteriorOgenbarrena se estrena como un nuevo espacio más amable para el peatón
Artículo siguienteUDABARRI PREGOILARI GAUR JAIEN HASIERAN